viernes, 29 de noviembre de 2013
miércoles, 27 de noviembre de 2013
Sarrerarekin bueltaka
Hall-aren espazioari
beste buelta bat eman ondoren, eta, lehengo hall-aldiriko erakusketa ideia
jarraituz, sotoa, lehen solairua eta bigarren solairua komunikatuko dituen
plataforma bidezko espazio bat antolatu nahi da.
lunes, 25 de noviembre de 2013
Altxaeretarako erabakiak
Kanpo irudiari
dagokioneko erabaki batzuk ditugu sarrera honetarako.
1º Hegoaldera eta
mendebaldera ematen duten altxaerak eguzkiztapen babesa beharko dutela uste
dugu. Horretarako hegal bat planteatuko dugu.
Eguzki babesaz
gain hegal honek zamorako eguzkiarekin, itzalgune horizontal handi bat sortuko
digu. Gure barneko banaketa ezkutatzen lagunduz
eta parkea eta gure espazioaren arteko jarraitasun itxura potentziatuz.
2ª Barne aldeko
altxaerak ahalik eta garbienak izan daitezen, beirateen arotziak egituraren
atzean ezkutatzeko erabakia hartu dugu. Honela arintasun pertzepzioa bultzatuz.
miércoles, 20 de noviembre de 2013
Lehen solairuaren antolaketa berria
Lehen solairua bulego, mintegi eta geletara
zuzendua dago. Solairu honen distribuzioarekin bueltaka hasi ginenean beheko
espazioen izaera jarraiarekin zerikusirik ez zuen antolaketa batetara iritsi
ginen. Antolamendu honetan bulego, mintegi eta gelak elementu itxi moduan
planteatzen genituen, eta, ondorioz, oso espazio gogorra sortzen zen, beheko
espazioarekin kontraste handia egiten zuena. Hori horrela, beste buelta bat
eman genion eraikinaren izaera osoa jarraia izan zedin.
Lehen solairuaren antolaketa berria:
-
Izaera jarraitua gela eta mintegi
irekiek ematen diote, nahi denean panel mugikor bidez elementu hauetako
bakoitza independente bihurtu daitekeelarik.
-
Elementu itxiak bulegoak eta
bainugelak lirateke, zeinak, eraikin osoan gertatzen den bezala, espazioaren
banaketa elementu bezala funtzionatzen duten.
lunes, 11 de noviembre de 2013
Inspirazioa BIG Expo
Gure proiekturako
estrategia berriztatu dugu.
Ideia nagusiak
hiriguneari erantzuna ematea eta parkeko gurena irekitzea izaten jarraitzen
dute.
Barne espazioaren
antolakuntzan berriz, aldaketa bat planteatzen dugu.
Erabileraren
arabera2 gune:
ESPAZIO JARRAIA (taller
+ liburutegi + kafetegi + auditorio…)
Erabilera
nahasketa eta funtzio aniztasuna. Espazio hauek guztiak itxiagoak izango diren
beste espazio batzuekin banantzen joango gara eta korridore batekin lotu.
ESPAZIO ITXIAK (ikasgela,
bulego eta mintegiak)
Erreferentzia
modura aipagarria iruditzen zaigu BIGen shangaiko EXPOko Danimarkakopabilioi
hau:
viernes, 8 de noviembre de 2013
jueves, 7 de noviembre de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














