miércoles, 27 de noviembre de 2013

Sarrerarekin bueltaka

Hall-aren espazioari beste buelta bat eman ondoren, eta, lehengo hall-aldiriko erakusketa ideia jarraituz, sotoa, lehen solairua eta bigarren solairua komunikatuko dituen plataforma bidezko espazio bat antolatu nahi da.

Horretarako baliagarria izan zaigu OMA arkitektu taldeak eginiko Prada dendako hall-aren antolamendua. 


lunes, 25 de noviembre de 2013

Altxaeretarako erabakiak

Kanpo irudiari dagokioneko erabaki batzuk ditugu sarrera honetarako.

1º Hegoaldera eta mendebaldera ematen duten altxaerak eguzkiztapen babesa beharko dutela uste dugu. Horretarako hegal bat planteatuko dugu.

Eguzki babesaz gain hegal honek zamorako eguzkiarekin, itzalgune horizontal handi bat sortuko digu. Gure barneko banaketa ezkutatzen lagunduz  eta parkea eta gure espazioaren arteko jarraitasun itxura potentziatuz.



2ª Barne aldeko altxaerak ahalik eta garbienak izan daitezen, beirateen arotziak egituraren atzean ezkutatzeko erabakia hartu dugu. Honela arintasun pertzepzioa bultzatuz.



miércoles, 20 de noviembre de 2013

Lehen solairuaren antolaketa berria

Lehen solairua bulego, mintegi eta geletara zuzendua dago. Solairu honen distribuzioarekin bueltaka hasi ginenean beheko espazioen izaera jarraiarekin zerikusirik ez zuen antolaketa batetara iritsi ginen. Antolamendu honetan bulego, mintegi eta gelak elementu itxi moduan planteatzen genituen, eta, ondorioz, oso espazio gogorra sortzen zen, beheko espazioarekin kontraste handia egiten zuena. Hori horrela, beste buelta bat eman genion eraikinaren izaera osoa jarraia izan zedin.

Lehen solairuaren antolaketa berria:

-                          Izaera jarraitua gela eta mintegi irekiek ematen diote, nahi denean panel mugikor bidez elementu hauetako bakoitza independente bihurtu daitekeelarik.

-                          Elementu itxiak bulegoak eta bainugelak lirateke, zeinak, eraikin osoan gertatzen den bezala, espazioaren banaketa elementu bezala funtzionatzen duten.


lunes, 11 de noviembre de 2013

Inspirazioa BIG Expo

Gure proiekturako estrategia berriztatu dugu.
Ideia nagusiak hiriguneari erantzuna ematea eta parkeko gurena irekitzea izaten jarraitzen dute.



Barne espazioaren antolakuntzan berriz, aldaketa bat planteatzen dugu.
Erabileraren arabera2 gune:
ESPAZIO JARRAIA (taller + liburutegi + kafetegi + auditorio…)
Erabilera nahasketa eta funtzio aniztasuna. Espazio hauek guztiak itxiagoak izango diren beste espazio batzuekin banantzen joango gara eta korridore batekin lotu.



ESPAZIO ITXIAK (ikasgela, bulego eta mintegiak)



Erreferentzia modura aipagarria iruditzen zaigu BIGen shangaiko EXPOko Danimarkakopabilioi hau: